- Kaixo

Report copyright infringement
November 12, 2015

Lyrics

edonor jaiotzerakoan
bizitza agurtzen besterik ez denean,
etorkizunaren ikuspen erakusketa baten
negarrez hasten da...

eta gurasoak pozik...
pozik oraindik
eta umea negarrez...
negarrez uluaka.

edonoren heriotzean
bizitza agurtzen besterik ez denean,
egurrezko kutxa baten aldamenean
jendea negarrez hasten da...

eta senide guztiak triste...
denak oso triste daude
eta defuntua ixilik...
ixil, ixilik dago

bizitzaren txorakeriak,
hasi ta bukatu negarrez
hauxe duk hauxe...

Show moreShow less